Dekretu baten bidez onartu zuen Blanca Antepara Arratzua-Ubarrundiko alkateak (EAJ) Vitoria Solar-1 Eguzki Instalazio Fotovoltaikoaren Plan Berezia, abuztuaren 29an. Arratzu-Ubarrundia udalerriko (Araba) 1.100 hektareatan bi makrozentral fotovoltaiko ezartzea aurreikusten du planak —Vitoria Solar-1 eta Vitoria Solar-2—; Duranan, Zurbaon, Arroiaben, Uribarri Ganboan, Arzubiagan eta Uribarri Arratzuan, hain zuzen. UAGA Arabako Nekazarien Elkartea egitasmo horien aurka agertu da, baita kaltetutako herrietako batzar administratiboak ere. «Kolonizazio mehatxua» salatu dute, herritarren lur emankorrak «okupatu» nahi baitituzte makrozentralak instalatzeko.
Nekazariek azaldu dute erakunde nagusiek «abandonatuta» utzi dituztela herri txikiak zentralak eraiki nahi dituen enpresaren aurrean, enpresa horrek «tresna mugagabeak» dituelako, eta nahierara erabiltzen dituelako bere helburua lortzeko.
Are gehiago, adierazi dute Solaria enpresa lurrak erosten hasia dela, eta horretarako «diru kopuru erraldoiak» eta «xantaia» erabili dituela. «Batzuetan, prebarikazioaren aldeko jarrera izatera bultzatzen gaituzte», salatu dute.
Nekazariek argi dute ez direla «geldirik» geratuko «mehatxu horien aurrean». Hasiak dira sinadurak biltzen, eta aurreratu dute hurrengo hilabeteetan «alegazio teknikoagoak» egingo dituztela, «entitate handiagoen babesa jasotzeko».
Zentral fotovoltaikoen «kolonizazio mehatxua» salatu dute nekazariek
Arabako UAGA taldeak gaitzetsi du «nekazaritzarako balio handiko» lurretan jarri nahi dituztela eguzki panelak. Bi zentral eraikiko dituzte

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu