Zenbait biktimaren topaketa bat egingo dute bihar Madrilen

Erredakzioa
2022ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Baketik-ek, Bakerako Ikerketarako Espainiako Aipaz elkarteak eta Foro Sozial Iraunkorrak mahai inguru bat antolatu dute biharko Madrilen, Bakea eraikitzea. Erronkak eta aukerak Euskal Herrirako izenburupean. Indarkeria politikoak eragindako bost biktimak hartuko dute parte.

Federico Mayor Zaragoza Unescoko zuzendari nagusi izandakoak hasierako hitzaldia egingo du, eta, ondoren, mahai ingurua egingo dute bost biktimak: Rosa Lluchek, Maria Jauregik, Alberto Muñagorrik, Axun Lasak eta Idoia Zabalzak. ETAren biktimak dira Lluch, Jauregi eta Muñagorri; GALena Lasa, eta Guardia Zibilaren torturena Zabalza.

«Indarkerien zikloaren konponbiderako abaguneari» buruz hausnartuko dute bostek, Foro Sozialaren arabera. Era berean, beharrezkotzat jo du «iritzi demokratikoaren korrontea indartzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.