JAIAK

Zeledonen jaitsieraren zain

Igandean hasiko dira Andre Mari Zuriaren jaiak Gasteizen; bien bitartean, hainbat herritan saninazioak eta sanestebanak ospatuko dituzte.

Nagore Rodriguez.
2013ko uztailaren 29a
13:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Jaiez beterik dator aste hau ere Euskal Herrian. Baionako jaiak atzo bukatu ziren, eta Gasteizek hartuko die txanda hiriburuetako jaiei. Igandean hasiko dira Andre Mari Zuriaren jaiak, Zeledonen jaitsierarekin, eta datorren astelehenean ospatuko dute Ama Birjinaren eguna Arabako hiriburuan.

Gasteizko jaiak hasi bitartean, ez da aspertzeko betarik izango, ordea. San Inazio eguna ospatuko dute asteazkenean hainbat herritan: Algortan, Azpeitian... Asteburua iristearekin batera, sanestebanak ospatzen hasiko dira beste herri askotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.