Zer izen jarriko zenioke Larhungo otsoari?

Animalia basati zenbaiti izena jarri izan zaie, eta iragan asteburuan Larhunen ikusitako otsoak merezi du berea.

Otso iberiar bat. J.L.LEREIJIDO/ EFE
Otso iberiar bat. J.L.LEREIJIDO/ EFE
2025eko otsailaren 28a
12:00
Entzun

Bazen behin Pakito izeneko izurdea, 1998ko udaberriaz geroztik Kontxako eta Pasaiako badietan zazpi urtez bizi izan zena; eta bazen behin Camille izeneko hartza, Pirinioetako azken hartza, 90eko hamarkadaren erditik aurrera Nafarroara mugitu zena, eta bertan bizi izan zena 2010era arte. Itsaso, mendi zein baso, beste hainbat animalia basatiri kariñoa hartu eta izena jarri izan zaie. Ezin da gutxiago izan joan den astean mendizale batek Larhun mendian (Azkaine, Lapurdi) ikusi zuen otsoa.

Ostiralean grabatu zuen bideoz mutur zorrotzeko animalia, otsoa izan zitekeen ustearekin. OFB Biodibertsitatearen Frantziako Erakundeak aztertu ditu irudiok, eta Pirinio Atlantikoetako Prefeturak baieztatu du otsoa dela Larhungoa.

Horiek horrela, BERRIAk inkesta bat abiatu du irakurleen artean, otsoari izena jartzeko. Hiru hauetatik bat hauta daiteke: Otsail, Otsobi eta Oskarbi. Dena dela, izen gehiago proposa daitezke albiste honen iruzkinetan eta sare sozialetan. Otsail, otsoaren hila delako; Otsobi, Larhundik hurbil, Nafarroaren eta Lapurdiren arteko mugan den izen bereko mendi lepoagatik; Oskarbi, Seaskaren egutegian otsailaren 21ari, otsoa aurkitu zuten egunari, dagokion izena delako.


BERRIAren Whatsappeko kanalean eta  Instagrameko story-etan ere erantzun daiteke.

2022tik ez da agertu otsorik Ipar Euskal Herrian, prefeturaren arabera, eta, gaur-gaurkoz, ez dira gai baiesteko orduko otsoa eta iragan astekoa animalia bera den, ala Hego Euskal Herriko aldean gertu ibili dena ote den.

Gaurko egunkarian, Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilariak Larhungo otsoa irudikatu du De Rerum Natura zintan.

Zaldieroa
Zaldieroa
Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (3)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.