osasuna

Zazpigarren lagun bat hil da Euskal Herrian, A gripeak jota

Gizonezkoa eta arrisku taldekoa zela adierazi dute osasun zerbitzuek.

2009ko abenduaren 3a
16:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Beste lagun bat hil da Euskal Herrian A/H1N1 gripearen ondorioz, oraingo honetan Gipuzkoan. Gizonezkoa da biktima eta arrisku taldekoa, osasun zerbitzuek azaldu dutenez. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez ditu jakinarazi izena, adina eta lekua.

Hala, gaixotasunagatik Euskal Herrian zendu den zazpigarren pertsona da: Bizkaian lau, Nafarroan bi, Gipuzkoan bat.

Euskal Herrian dagoeneko ari dira A/H1N1 gripearen aurkako txertoa ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.