Zazpi urteko zigorra eskatu du fiskalak Iruñeko istiluetan atxilotutakoentzat
ERRENTERIA. Gipuzkoako lau gazterentzat zazpi urteko espetxealdia, hamahiru urterako inhabilitazioa eta 45.000 euroko isuna eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Iazko martxoaren 11n Iruñean manifestazio baten ondoren izandako istiluetan atxilotu zituzten Errenteriako hiru gazte eta Beasaingo bat ere auzipetu dute. Errenteriakoek zortzi hilabete egin zituzten preso. Agerraldi jendetsua egin zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu