Zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra, senarra hiltzeko gizon bat kontratatu zuen emakume batendako

Kontratatutako gizonari sei urteko zigorra ezarri diote. Epaia irmoa da.

Bizkaiko Probintzia auzitegia, artxiboko irudian. MIGUEL TOÑA / EFE
Bizkaiko Probintzia auzitegia, artxiboko irudian. MIGUEL TOÑA / EFE
2024ko urriaren 11
12:35
Entzun

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio emakume bati, senarra hiltzeko gizon bat kontratatu zuelako. Epaileak ebatzi duenez, emakumea «erailketa delitu baten beharrezko laguntzaile» izan da, «saiakuntza graduan eta ahaidetasun astungarria» duela. 2023ko urtarrilaren 13an gertatu zen, eta gizona zauritu egin zuten.

Emaztekiak kontratatutako gizonari, berriz, sei urteko kartzela zigorra ezarri diote, «erailketa delitu baten egile gisa, saiakuntza graduan». Horrez gain, bi zigortuek 1.025 euroko kalte ordaina eman beharko diote biktimari, «eragindako lesio fisikoengatik»; emakumea hamabortz urtez ezin izanen da biktimarekin harremanetan jarri, eta eta bertze zigortua, berriz, hamabi urtez; debekatua dute harengandik mila metro baino gutxiagora egotea.

Epaiaren arabera, emakumeak bertze zigortuaren zerbitzuak kontratatu zituen «senarra hil zezan 4.000 euroko prezioan». 2023ko urtarrilaren 13an saiatu ziren hori egiten, baina biktimak erasotzaileari aurre egin zion. Epaia irmoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.