Migrazio krisia

Zazpi migratzaile hilik aurkitu dituzte Mediterraneoan 'Aita Mari'-k parte hartu duen erreskate batean

Gauerdi inguruan izan da erreskatea: 280 migrante inguru hamabost metroko ontzi batean ari ziren bidea egin nahian. Italiako Lampedusa irlan lehorreratu dira.

jarraia208796.jpeg
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko urtarrilaren 25a
13:34
Entzun

Arrantzale ontzi baten eta Lampedusa Irratiaren arteko elkarrizketa baten filtrazioak eman dio bide bart Mediterraneoko uretan izandako erreskate operazioari.Hain zuzen, Aita Mari erreskateontziak irrati uhinen bidez jaso zuen abisua: arrantzale ontziak jakinarazi zuen txalupa bat ikusi zuela noraezean, barrenean jendea zuela. Aita Mari kokaleku horretara bertaratu zen. Behin txalupa aurkituta, Espainiako, Maltako eta Italiako agintariei eman zien gertatutakoaren berri.

Migratzaileak Lampedusa irlatik (Italia) hogei bat miliara aurkitu dituzte. Aita Mari-k eta Italiako Kostaldeko Guardiak zabaldutako informazioaren arabera, 280 migratzaile inguru ziren ontziaren barrenean; txalupa hamabost bat metro zen luzean. itsasoaren egoera franko konplikatua zela iritzita, Italiako agintariek Aita Mari-ri eskatu zioten ez zitezela txalupara gerturatu; Italiako Guardiako hiru erreskateontzik hartuko zuten ardura. Zazpi migratzaile hilik aurkitu zituzten ontziaren barrenean. Lehen zantzuen arabera, hipotermiagatik zendu dira. Kontrara, beste 270ek erdietsi dute lur hartzea. Lampedusan irlan porturatu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.