Etxegabetzeak

«Zaurgarritasun egoeran» dagoen pertsona bat etxegabetu dute, Gasteizen

Hainbat lagun etxebizitzaren aurrean bildu dira, baina Ertzaintza nahiz Udaltzaingoa oldartu egin zaie.

Gasteizko etxegabetzeari aurre egiteko pertsona talde bat bildu da etxebizitzaren atarian. KONTSEILU SOZIALISTA GASTEIZ
2023ko urriaren 16a
12:23
Entzun

Gasteizko Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, «zaurgarritasun egoeran» dagoen pertsona bat etxegabetu dute. Gasteizko Zaramaga auzoan gertatu da, gaur goizean. Hainbat lagun bildu dira etxebizitzaren aurrean, etxegabetzea eragozteko. Hala ere, Ertzaintza eta Udaltzaingoa oldartu egin zaizkie, eta etxegabetzea aurrera eraman ahal izan dute. Bi pertsona identifikatu dituzte.

Kontseilu Sozialistak adierazi du etxegabetu duten pertsonaren deia jaso zutela, bi egunen buruan etxetik botako zutela erranez. Gehitu dute, etxegabetutako pertsona «zaurgarritasun egoeran» dagoela, indarkeria matxistaren biktima izan zelako, eta bertze etxegabetze bat jasan zuelako 2017an. Adierazpen irmo bat ere egin dute: «Etxegabetze guztiak berehala eta baldintzarik gabe etetea aldarrikatzen dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.