Zaragoza eta Gasteiz arteko tentsio handiko linearen proiektua bertan behera uzteko eskatu du EH Bilduk

165 kilometroko linea horrekin argindar berriztagarriz hornitu nahi dute Jundizko industrialdea. Gertuko energia ekoizpena bultzatu behar dela iritzi dio koalizio abertzaleak.

Tentsio handiko linea baten artxiboko irudia, Espainian, Teruelen. ANTONIO GARCIA / EFE
Tentsio handiko linea baten artxiboko irudia, Espainian, Teruelen. ANTONIO GARCIA / EFE
inaut matauko rada
2025eko urtarrilaren 15a
12:50
Entzun 00:00:0000:00:00

EH Bilduk Espainiako Senatura eramango du Gasteiz eta Zaragoza (Espainia) arteko tentsio handiko linearen proiektua bertan behera uzteko eskaria. 165 kilometroko linea batekin lotu nahi dituzte Zaragoza probintziako Tauste herriko zortzi parke eoliko eta bi fotovoltaiko Gasteizko Jundiz industrialdearekin.

Koalizio abertzaleak esan du Senatuan eskatuko duela Forestaliaren proiektua bertan behera uzteko, kalte konponezinak eragingo dituelako ingurumenean. Josu Estarrona EH Bilduko senatariak azaldu du gertuko ekoizpen berriztagarria lehenetsi behar dela; haren esanetan, Espainiako Trantsizio Energetikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak baimena eman dio Forestaliari Tausten zortzi parke eoliko eta bi fotovoltaiko egiteko, baita 165 kilometroko ebakuazio linea bat egiteko ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.