Zamudion ondutako botika bat, minbiziari aurre egiteko gertu

2022ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
ZAMUDIO. Tumore solidoen aurkako botika bat ondu du Oncomatryxek, Zamudion (Bizkaia) dagoen laborategiak. Hain zuzen, pankreako, biriketako eta bular hirukoitz negatiboko minbiziko tumore metastasiko inbaditzaileak tratatzeko aukera emango du sendagai berriak —orain arte ez da gaitz horiek tratatzeko erremedio eraginkorrik izan—. Laborategiak adierazi du metodoa «berritzailea» dela. Izan ere, ez du zuzenean egiten tumore zelulen aurka, ohiko tratamenduek egin ohi duten bezala, baizik eta lesioaren inguruko zelulen aurka. Zientzialariek «tumore mikroingurune» deitzen diote horri, eta ingurune hori da, hain zuzen, gaixotasuna zabaltzen duena. Botika berria datorren ekainean hasiko da probatzen; zortzi ospitaletako 150 gaixok edukiko dute hartzeko aukera. Donostiako Onkologikoa izango da horietako bat, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako pazienteak bilduko ditu. Jakinarazi dutenez, Harvardeko Unibertsitateko Beth Israel Ospitalean ere probatuko da sendagaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.