Zaldibarko hondamendian hildakoak omendu dituzte, eta erantzukizuna nork duen argitzeko eskatu

Asteon bete dira bost urte luizia izan zenetik, eta Zaldibar Argituk ekitaldia egin du gaur. Verter Recyclingek ez du ezer ere ordaindu oraindik zabortegiko lanengatik.

Ekitaldia, gaur, Zaldibarren. MIGUEL TOÑA / EFE
Ekitaldia, gaur, Zaldibarren. MIGUEL TOÑA / EFE
Paulo Ostolaza.
2025eko otsailaren 9a
20:00
Entzun

Zaldibarko hondamendia gertatu zenetik bost urte joan diren honetan, erantzukizunak hartzeko eskatzen jarraitzen du Zaldibar Argituk. Ostegunean bete ziren bost urte zabortegian luizia izan zenetik; Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hondakinen azpian harrapatuta gelditu ziren, eta haien gorpuak ez zituzten topatzen. Sei hilabeteren buruan topatu zituzten Sololuzeren gorpuzkiak, eta 2021eko maiatzean eten zituzten Beltran topatzeko lanak. Haiek omendu dituzte gaur hirurehun lagun inguruk Eitzaga auzoan (Zaldibar, Bizkaia).

Zaldibar Argitu plataformaren izenean, Idoia Marinek eskerrak eman dizkie gaur bertaratutakoei, baina baita azken bost urteetan kaltetutako familiei eta bizilagunei babesa eman dieten guztiei ere.

Lore eskaintza, gaur, Zaldibarren. MIGUEL TOÑA / EFE
Lore eskaintza, gaur, Zaldibarren. MIGUEL TOÑA / EFE

Gaizka Zabartek, berriz, gogorarazi du «lehen egunetik» eskatu dutela erantzukizuna hartzeko. Ingurumen delituekin lotutako auzia instrukzioan dago oraindik ere, adituen txostenak biltzen ari baitira, eta adierazi du hori «eramangaitza» egiten zaiela.

Hildakoen omenezko monolitoetan lore eskaintza egin dute, eta izan dira musikariak eta bertsolariak ere ekitaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.