Atzo ehun egun bete ziren Zaldibarko (Bizkaia) Verter Recycling enpresako zabor jauzia igaro eta bi langile lurpean gelditu zirenetik; gertatua argi dezatela eskatzeko, zenbait elkarretaratze egin zituzten Zaldibarren, Zallan (Bizkaia) eta Elgetan (Gipuzkoa). «Berriro ez gertatzeko bermeak» galdegin ditu Zaldibar Argitu plataformak.
Joan den otsailaren 6an gertaturikoaren inguruko informazioa ere eskatu du: «Egia zor digute. Informazioa, zuzena, zehatza eta fidagarria. Enpresak eta Eusko Jaurlaritzak dituzten erantzukizun zehatzak argitu behar dira, eta informazio horrek publikoa izan behar duela uste dugu».
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze enpresako langileen gorpuak oraindik ez dituzte aurkitu, eta Zaldibar Argituk elkartasuna agertu die haien senideei, lagunei eta gertukoenei. «Langileak aurkitzea lehentasuna da».
Zaldibar Argitu taldeak «berriro ez gertatzeko bermeak» eskatu ditu
Ehun egun bete dira zabortegian luizia gertatu eta bi langile desagertu zirenetik, eta elkarretaratzeak egin dituzte Zaldibarren, Zallan eta Elgetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu