Ostiralean amaituko da Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Bake eta Bizikidetza Planari zuzenketak aurkezteko epea. Baketik-ek atzo aurkeztu zituen bere zuzenketak. Pello Sarasua elkarteko kideak BERRIAri azaldu dionez, zuzenketak baino gehiago, gainontzeko alderdi eta taldeek euren proposamenak aurkeztu ondotik zer ez den aldatu behar azpimarratu diote Jaurlaritzari, beren txostenean. Hiru printzipio jakin mantendu behar direla diote: berdintasuna, unibertsaltasuna, eta horiekin batera, adiskidetzea bultzatzea. Gainera, hori beraiek bakarrik ez dutela esaten nabarmendu du Sarasuak: «Nazioartean ere printzipio horiek babesten dira. Amnesty International-ek ere orain dela gutxi printzipio horiek defendatu zituen, eta horiek baztertzea arriskutsua izan daiteke. Hori da, beste etorkizun bat izateko, benetan jokoan dagoena».
Bake Plana mantentzeko eskatu duzue; aurrera ez jarraitzeko arriskurik ikusten duzue?
Ez. Bake eta Bizikidetza Plana mantentzeko baino gehiago, esaten dugu plan horretan badaudela printzipio etiko batzuk mantendu egin behar direnak. Bi ekarpen egin ditugu: batetik, uste dugu beste talde eta alderdien ekarpenek proposatutako plana hobetu dezaketela; eta bestetik, kezka bat aipatzen dugu zenbait diskurtsoren inguruan. Esaten dugu plan horrek ekarpen horiek jaso behar dituela, baina badirela printzipio etiko batzuk, guztiak sartzeko edo denak gustura gelditzeko argudioarekin ere kendu behar ez liratekeenak.
Zeintzuk dira oinarrizko printzipio horiek?
Berdintasuna eta unibertsaltasuna mantentzea. Gertaera edo giza eskubide urraketa batean ez dugula begiratu behar nork egin duen, alde bateko edo bestekoak diren. Trataera bera behar dute berdintasun printzipioari dagokionez. Unibertsaltasun printzipioari dagokionez, gertatu diren giza duintasunaren urraketa guztiak jarri behar dira mahai gainean, eta ezin da esan batzuk besteak baino garrantzitsuago direnik, edo 'hau gertatu da, baina...'. Guztiak jarri behar dira mahai gainean, baloraziorikegin gabe, baina agerianjarri behar dira. Eta gero, nolabait, adiskidetze printzipioa. Sistema demokratiko batean uste dugulako balio gorena dela. Adiskidetze horretara iristeko egin beharreko guztiak egin beharko dira.
Diskurtso mediatiko eta politikoetan «inboluzio etikoa» ikusi duzuela diozue. Zergatik?
Azken hilabete edo urte bietan, eragile politiko eta baita gizarte eragile zenbaiten eskutik ere,printzipio horien kontra joan diren diskurtsoak entzun dira. Ez zuzenean guk aipatu ditugun bezala, baina bai, adierazten dutenak berdintasun eta unibertsaltasun hori zalantzan jartzen dutela. Arriskutsua iruditzen zaigu. Zehaztapen hori egin nahi genuen.
Zein diskurtso izango lirateke horiek?
Biktimen eta sufrimenduaren inguruan, adibidez, giza duintasunen urraketa guztien txostena atera zutenean, parekatzeak egiten ari zirela, berdintzen ari zirela eta halakorik ezin dela egin esan zuten batzuek... Azkenean, hor ez zen berdinketa bat egiten, baizik eta unibertsaltasunaren ikuspegi batetik gai guztiak mahai gainean jarri. Gertatu den guztia gertatu da. Eta uste dut oraindik ere zailtasunak daudela gertatu diren hainbat gauza ere gertatu direla onartzeko. Alde horretatik, uste dugu printzipio horien aurka joatea dela.
Jarrera horien hezkidetza eta bizikidetzarako «suntsikorrak» direla esan duzue.
Uste dugu momentu honetan iraganarekiko begirada kritiko bat izan behar dugula. Partekatu dezakegu begirada kritiko hori. Horrek ez du esan nahi ados egon behar dugunik gertatu den horretan. Kontakizunerako ikuspegi desberdinak egongo dira, baina iraganari begiratzeko erak kritikoa izan behar du. Eta orainean begirada eraikitzailea eduki beharko dugu. Horregatik esaten dugu iraganaren inguruko diskurtso batzuek agian ez dutela laguntzen orain begirada eraikitzaile hori edukitzera. Orain eragile eta ikuspegi desberdinen arteko konfiantza lortzen behar dugu. Gaur egun mesfidantza handia dago guztien artean, eta hori ikusten da. Espazioak behar dira partekatzeko, hitz egiteko eta ados jartzeko. 'Desadostasunak baldin badaude gu ez gara egongo' ezin daiteke esan. Espazio horiek horretarako izan behar dute, adostasun minimo batzuk gutxienez lortzeko. Eta diskurtso horiekin, kolokan jartzen dela ikusten dugu.
Iraganaren berrikuste kritikoa, hitz egiteko jarrera... Urrun al gaude hortik?
Mesfidantza hori hor dago, eta azken egun hauetan, Bake eta Elkarbizitzarako Lantaldearekin ikusi dugu, adibidez. Interesgarria da alderdi guztiak hor egotea, eta desadostasunak baldin badaude, hor hitz egin behar dira. Hori landu egin behar da. Badakigu desadostasunak handiak direla eta izango direla, baina adostasunetan begirada eraikitzaileak jarri behar dira. Ikusi zertan jar gaitezkeen ados. Gauza txikietan izan daiteke, baina ikusi egin behar dira adostasun horiek. Horregatik esaten genuen pentsatu egin behar dugula nolako etorkizuna nahi dugun gure seme-alabentzat eta gizartearentzat. Hor begirada prebentibo bat ere eduki beharko dugu, eta orain egin behar dugu. Adostasunen bila hasi behar dugu.
Lantze hori nola egiten da, adibidez, mahaitik altxatu gabe hortxe segituta zerbait lortu arte?
Bai. Argi dago desadostasunak baditugula. Baina, hori gatazka guztietan gertatzen da. Ni eza bango ados norbaitekin, mahai gainean jartzen dut arrazoi bat edo zerbait, batzuetan altxatzeko eta besteetan gelditzeko. Hala ere, batzuetan, hor beste beldur, interes eta helburu batzukegoten dira, mahai gainean jartzen ez direnak. Gatazka benetan konpontzeko edo gure desadostasunak konpontzeko, azpiandagoen horretaz ere hitz egin beharko dugu, eta gaur egun elkarren arteko konfiantza falta dago gauzak normal hitz egin ahal izateko.
Pello Sarasua. Baketik-eko bozeramailea
«Zailtasunak daude gertatu ziren hainbat gauza onartzeko»
Aurrera egiteko, begirada eraikitzailea behar dela seguru dago Baketik. Horretarako, iraganaren azterketa «kritikoa, zorrotza eta zehatza» egin behar dela dio, eta gaur ez dela hala egiten ari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu