EUSKAL PRESOAK

Zaballan dira Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak

3 urte bete berri dituen Izadi umearen gurasoak dira. Espainiako Espetxe Erakundeek abendu akaberan iragarri zuten Euskal Herriratuko zituztela, eta gaur gauzatu da lekualdatzea.

Zaballako espetxearen atarian 2020ko abenduan euskal presoen seme-alaben eskubideen alde egindako ekitaldi bat. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko urtarrilaren 26a
18:00
Entzun

Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak gaur ekarri dituzte Zaballako espetxera (Araba), Aranjuezetik (Madril, 520 kilometro). Espainiako Espetxe Erakundeek joan den abenduaren 30ean iragarri zuten biak Euskal Herriratuko zituztela, eta joan den ortziralean Gutierrezi hirugarren graduan ateratzen utzi zioten, astebururako. Bada, Etxerat-ek gaur jakinarazi duenez, hemendik aitzina Lizarraga Zaballako espetxean edukiko dute, eta Gutierrez, berriz, Zaballako gizarteratze zentroan, hirugarren graduan.

3 urte bete berri dituen Izadi umearen gurasoak dira Lizarraga eta Gutierrez. Adin horretara ailegatu arte amarekin egon da umea espetxean, baina igandean banandu behar izan zuen harengandik, Espainiako espetxeetako araudiak hala aginduta.

Lizarraga eta Gutierrezen lekualdatzeekin, dagoeneko 82 dira Euskal Herriko kartzeletan dauden euskal presoak. Bertze 11 noiz Euskal Herriratuko zain daude; lekualdatzeak iragarrita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.