Zabalgarbiko kutsaduragatik, EH Bildu udalari azalpen eske

Bilboko udal gobernuaren agerraldia galdegin dute, Kobetamendin aurkitutako artsenikoaren harira

2018ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Zabalgarbi errauste plantaren inguruan pilatzen diren metal astunen kutsaduraren inguruko azalpenak eskatu ditu EH Bilduk, eta Bilboko udal gobernuaren agerraldia galdegin du. Hain zuzen ere, Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziak azalpenak eskatu dizkie Asier Abaunza Bilboko Hiri Jasangarritasunaren eta Garapenerako Politiken zinegotziari eta Ines Ibañez de Maeztu Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziari.

Tecnaliak egindako txosten batek adierazi du iazko martxoan kiloko 34 miligramo artseniko topatu zituztela Kobetamendiko neurketa batean. Berez, 30etik gora topatuz gero, umeek jolasteko desegokitzat jotzen dute eremua. Fatuartek esan du ikerketak «baieztatu» egin duela azken urteetan eurek salatutakoa: «Zabalgarbiren inguruan kutsadura dago artsenikoagatik. Egoera horren aurrean, gobernuak azaldu beharko luke zein neurri hartuko duen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.