Euskara

Xarles Bidegain eta Andoni Sagarna euskaltzain emeritu egin dituzte

Bi postu hutsik geratuko dira euskaltzain osoen artean, eta azaroko bilkuran egingo dute ordezkoak izendatzeko bozketa.

Xarles Bidegain eta Andoni Sagarna euskaltzain emeritu egin dituzte. EUSKALTZAINDIA
Oihane Puertas ONA
2022ko uztailaren 26a
18:03
Entzun

Xarles Bidegainek 75 urte bete zituen ekainean, eta Andoni Sagarnak, beste hainbeste uztailaren hasieran. 75 urte betetzea da emeritu bihurtzeko baldintza, eta, horregatik, biak euskaltzain emeritu izango dira aurrerantzean. Sagarna 2006ko abenduaren 22an izendatu zuten euskaltzain oso; Bidegain, berriz, 2009ko martxoaren 26an.

Izendapen berri horien ondorioz, bi postu hutsik geratuko dira euskaltzain osoen artean, eta euskaltzainek iraileko eta urriko osoko bilkuretan aukera izango dute proposamenak egiteko. Proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute, eta, horrekin batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dituzte. Hautaketa hirugarren bilkuran egingo dute, azaroan, hain zuzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.