29 urte espetxean pasatuta, atzo atera zen giltzapetik Xabier Urizar arrasatearra. Duela egun batzuk agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Urizar askatzeko, baina atzo arte ez zuten bete agindua, eta Urizar giltzapean eduki dute.
192/2006 doktrina, edo Parot doktrina ezarria zuen Urizarrek. Urriaren 21ean baliogabetu zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak doktrina hori, Ines del Riori arrazoia emanez, eta argi utzi zuen haren egoera berean zeuden gainerako presoak ere aske utzi behar direla. Presoek aske uzteko eskaera egin zuten orduan, eta Espainiako Auzitegi Nazionala guztiak libre uzten joan da. Haien artean dago Urizar.
08:30 aldera irten zen Urizar presondegitik, eta ordurako hainbat senide eta lagun zain zituen.
Puerto II espetxean egon da preso arrasatearra, eta iazko uztailean luzatu zioten zigorra, Parot doktrina ezarrita. Urizar 1985ean atxilotu zuten; 1986an hasi zen Espainiak ezarritako zigorra betetzen. Irteera eguna 2013ko uztailaren 31rako zuen, eta 2016ko irailaren 17ra arte luzatu zioten kondena.
Xabier Urizar aske atera da, 'Parot doktrina' kenduta
29 urte pasatu ditu arrasatearrak giltzapean; atzo atera zen, Andaluziako Puerto II espetxetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu