1. Zer interesekin begiratzen diezu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei?
2. Bakegintzan eta normalizazio politikoaren bidean pausoak emateko balioko ote dute?
3. Euskal Herriarentzat zer garrantzi dute?
3. Ondoriorik izanen ote da Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanetan?
1. Interes handiarekin begiratzen diet. Nahiz eta Ipar Euskal Herrian egon, Nafarroan ere egoten naiz; beraz, Hego Euskal Herriko berriak interesgarriak zaizkit, Euskal Herria bat delako lehenik, eta, bestalde, berriki berrikuntzak izan direlako euskal politikan, Bilduren legalizazioarekin batez ere. Uste dut ezker abertzale guztiek betitik izan dugun xedea gauzatzen ari dela; ezker abertzale indar batek har dezakeela, ETAtik kanpo. Ez lidergoa, baina bigarren lidergoa. Uste dut azken finean beti izan dugula Euskal Herri osoan xede bera.
2. Batzuek eskatzen dute ETA desegitea... Uste dut ETAk aski garbiki erran duela bere ekintza armatuari adio erraten ziola. Horrek baldintza berriak sortu ditu Hego Euskal Herrian, baita Ipar Euskal Herrian ere, eta guztiak ohartzen dira, PPkoak izan ezik. EH Bilduk emaitza handiak lortzen baditu, bakegintzaren bidean aitzinamendu handia izanen da.
3. Hiru lurralde baditugu gure Euskal Herrian, Hego Euskal Herriko bi autonomiak, bat egiten dutenak gure bihotzean, eta Ipar Euskal Herria; nahiz Ipar Euskal Herrian egoera politiko ezberdina izan, ez delako existitzen gure Pays Basque delakoan. Beraz, gure politika nahi ala ez, hara begira dago ere, eta han gertatzen direnak arras garrantzitsuak dira. Abertzaletasuna aitzina abian bada han, hemen ere aitzina joanen da. Bat egiten dugu bien artean.
4. Ipar Euskal Herrian ez dugunez instituziorik, hemen diren eledunak Akitaniakoak dira, berez Kontseilu Nagusiak ez duelako horrelako indarrik. Beraz, garrantzitsuena guk instituzio bat izatea da. Harremanak ezberdinak izanen dira, Hego Euskal Herrian gehiengoa abertzalea izan edo ez. Dudarik gabe, gehiengoa abertzalea izanen da, eta, beraz, hemengo solaskideekin diskurtso abertzalea ukanen dute. Orain jakin behar dugu zein diren hemengo solaskideak, orain arte instituziorik ez ukanki ez dugulako euskal solaskiderik. Hor dugu guk arazoa.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Galdera zuzena
Xabier Soubelet
Margolaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu