Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Iruñeko espetxean da Xabier Sagardoi Lana euskal presoa (EPPK). 2013ko irailean sartu zuten preso, eta sei urteko zigorra ari da betetzen. 2017ko urrian bete zituen hiru laurdenak.
Joan den hilean, hirugarren gradua eman zioten Espainiako Espetxeetako Instituzioek EPPK-ko kideari. Sagardoi Soriako espetxean zegoen. Kartzela horretako Tratamendu Batzordeak hirugarren gradua ematea proposatu zuen, Espetxe Araudiko baldintzak betetzen dituela esanda. Halaber, familiarengandik gertueneko kartzela batera eramatea. Proposamenak ontzat jo zituzten Espetxeetako Instituzioek.