Xabier Perez Aldunate euskal presoa baldintzapean aske geratu da

2005ean atxilotu zuten Perez Aldunate; beraz, hemeretzi urte egin ditu preso.

Sare Herritarrak antolatutako mobilizazio bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Sare Herritarrak antolatutako mobilizazio bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2024ko ekainaren 12a
16:00
Entzun

Xabier Perez Aldunate euskal presoa baldintzapean aske geratu da, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak ebatzi du haren askatasunaren alde. 

Perez Aldunate Iruñekoa da, eta hemeretzi urte baino gehiago egin ditu preso. 2005ean espetxeratu zuten, eta hogei urteko espetxe zigorra ezarri. Espainiako kartzeletan egon zen preso, 2020ko azarora arte. Orduan, Kordobako espetxetik Iruñera lekualdatu zuten, eta, gero, Martutenera. 2021eko maiatzean, berriz, bigarren gradua malgutu zioten, 100.2 artikulua aplikatuta, eta, urtarril honetan, hirugarren gradua ezarri zioten. Beraz, etxean ari zen zigorra betetzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.