Udal eta foru hauteskundeak

Xabier Olanoren adierazpenak ezkutatu zirela salatu du EIko Erredakzio Kontseiluak

2015eko maiatzaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskadi irratiko Erredakzio Kontseiluak ohar bat kaleratu du, Xabier Olano EH Bilduren ahaldungai nagusiari joan den ostiralean Faktoria irratsaioan egin zitzaion elkarrizketan esandakoak «ezktutatu» egin zirela salatuz. «EAJren garaian, Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa handiak ez ikuskatzeko agindua eman zuen», azaldu zuen Olanok elkarrizketa horretan, besteak beste. Erredakzio Kontseiluak bere oharrean dio salaketa horren larritasuna ikusita irratiko hauteskunde blokean tokia egin behar zitzaiola iruditu zitzaiela, baina, eguerdiko blokea itxita zegoela argudiatuz, ahots tarte hori ez zela eman. Salaketa «bi hitzetan» aipatu zela, EAJren erantzuna gehituta. «Aritz Agirre albiste buruak esan zigun arratsaldeko blokean izango zuela tartea, baina azkenean ez zen sartu», azaldu dute. Gehitu dute irratiko erredaktoreek askotan «etsipena» sentitzen dutela tituluak eta esklusibak emateko orduan protagonistek gaztelerazko medioak aukeratzen dituztela ikusten dutenean. EH Bilduk irrati publikoaren «erabilera alderdikoia» salatu du. Azalpenak eskatuko dizkio Maite Iturberi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.