Xabier Barandiaran EAJko Azterketa arduradun jarri du EBBk

jon olano
2021eko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
EAJko Euzkadi Buru Batzarra astelehenean elkartu zen, eta hantxe erabaki zuen nola banatuko dituen ardurak aukeratu berri duen zuzendaritzako kideen artean. Aldaketetako bat da Xabier Barandiaran Azterlan, Azterketa eta Prospekzio Sozial, Berrikuntza Politiko eta 2030 Agendarako arduraduna izango dela. EBBko kide berrietako bat da Barandiaran: Ataunen jaioa da, 1969an, eta Soziologiako eta Politika Zientzietako doktore eta unibertsitate irakaslea.

Zuzendaritzaren postu nagusietan ez dago aldaketarik: Andoni Ortuzar izango da aurrerantzean ere EAJko presidente, eta Koldo Mediavillak segituko du arlo instituzionaleko arduradun karguan. Ortuzarren beste gertukoetako batek, Joseba Aurrekoetxeak, antolakuntzari, ogasunari, ekonomiari eta ondareari lotutako ardurak izango ditu.

Gainerako zereginei dagokienez, idazkaritzaz Mireia Zarate arduratuko da; lurralde antolakuntzaz, Maria Eugenia Arrizabalaga; hezkuntzaz, kulturaz, euskaraz eta kirolaz, Ana Esther Furundarena; kanpo harremanez eta nazioarteko sustapenaz, Mikel Burzako; eta lehen sektoreaz, Jose Antonio Suso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.