Aberri Egunean Gernikara joatera deitu du Jardun koordinakundeak

'Borroka bidea, askatasuna ipar' izango da aurtengo leloa. Aberri Eguna Euskal Herriaren «izatea eta izana» aldarrikatzeko bozgorailua dela esan dute.

PRENTSA
Jardun koordinakundearen agerraldia, gaur, Gernikan. JARDUN
edurne begiristain
2024ko otsailaren 17a
18:55
Entzun 00:00:0000:00:00

«Independentziaren eta sozialismoaren alde lerratutako langileak batzeko, mobilizatzeko, kontzientzia hartzeko eta antolatzeko» baliatu nahi du Jardun koordinakundeak aurtengo Aberri Eguna.  Martxoaren 31n Gernikan (Bizkaia) biltzeko deia egin die Euskal Herriko langileei, «etorkizuna eraikitzeko». Borroka bidea, askatasuna ipar izango da aurtengo mezu nagusia.

Egun horretan kalera ateratzeko garrantzia azpimarratu zuten atzo prentsa aurrean egindako agerraldian: «Aberri Eguna ez da ospakizun eguna. Aberri Eguna Euskal Herriak mugei aurre egin eta horiek apurtzeko mailua da. Aberri Eguna isiltasunari eta ukazioari aurre egiten lagundu eta bere izatea eta izana ozen aldarrikatzeko bozgorailua da».

Jardunek nazio izaera ezabatu nahi dutenei aurre egiteko baliatu nahi du Aberri Eguna. «Zapalkuntzak dirauen bitartean, borrokarako borondatea izango du Euskal Herri langileak. Eta borroka horrek dirauen bitartean, Euskal Herria existituko da, gu oso kontziente baikara nazioa izan bagarela eta zergatik garen nazioa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.