Atxiloketak

Willencourten armak, agiri faltsuak eta informatika materiala atzeman duela dio Frantziako Poliziak

Mikel Oroz, Alejandro Zobaran, Iban Saez de Jauregui eta Urko Labaka Amienseko komisaldegian dituzte oraindik, Parisera noiz eramango zain.

2011ko martxoaren 12a
14:35
Entzun

Frantziako Poliziak herenegun atxilotu zituten ustezko ETAko lau kideak zeuden etxea miatzen jarraitu du gaur, eta esan duenez armak, agiri faltsuak eta informatika materiala atzeman du. Ordenagailu eramangarriak, disko gogorrak eta USBak zeudela gaineratu du, eta euren arabera, irailaren 5ean ETAk su-eten eman zuenetik lau atxilotuak nondik nora joan diren aztertu ahal izango dute.

Mikel Oroz, Alejandro Zobaran, Iban Saez de Jauregui eta Urko Labaka Amienseko komisaldegian dituzte oraindik, Parisera noiz eraman zain. Gaur arratsaldean eramatea espero da, eta behin Parisera iritsi ondotik epailearen aurrera eramatea. Une honetan, atzemandako bi autoak ari da miatzen Frantziako Polizia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.