Voxek eserlekuari eutsi dio, eta eskuin muturra ez da irtengo legebiltzarretik

Inkestei buelta eman die, eta duela lau urte baino 3.800 boto gehiago lortu ditu.

Santiago Abascal Voxeko presidentea eta Amaia Martinez lehendakarigaia, atzo. Javier Martin / EFE
Santiago Abascal Voxeko presidentea eta Amaia Martinez lehendakarigaia, atzo. Javier Martin / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2024ko apirilaren 22a
00:05
Entzun

Eskuin muturrak Eusko Legebiltzarrean ahotsa izango du hurrengo lau urteetan ere. Inkesta gehienek alderdiaren ordezkari bakarra kolokan jartzen zuten arren, Amaia Martinez Arabako zerrendaburuak bere eserlekuari eutsiko dio. Are gehiago, duela lau urteko hauteskundeetan baino 3.800 boto gehiago jaso ditu. 

Voxek espero baino emaitza hobeak lortu ditu. Inkesta gehienek zioten ordezkaritza galduko zuela, litekeena baitzen haren boto asko PPra joatea. Ez da horrelakorik gertatu, ordea, eta eskuin muturrak duela lau urtekoen antzeko emaitzak lortu ditu. 2020an, 17.569 boto lortu zituen; aurten, berriz, 21.000tik gora. Batez besteko ordezkaritzan ere alde txikia egin du gora: botoen %1,96 zituen duela lau urte, eta %2,04 orain. Hori bai, ondo bidean haren ordezkaria ez da erabakigarria izango legebiltzarrean. 

«Erne egongo gara gobernu honen aurrean Espainiaren batasuna defendatzeko».

AMAIA MARTINEZVoxen lehendakarigaia

Araban lortu du eserlekua eskuin muturrak. Hauteskunde kanpainaren zati handiena lurralde horretan egin du, eta Amaia Martinezek Araba hainbatetan aipatu du eztabaidetan. Atzo pozik agertu zen, eta legebiltzarrean nola jardungo duen iragarri: «Erne egongo gara gobernu honen aurrean Espainiaren batasuna defendatzeko».

LEGEBILTZARKIDEAK

  • Araba. Amaia Martinez. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.