Vox eskuin muturreko alderdiak gaurko Hego Euskal Herriko hiriburuetan antolatu duen protestak erantzun txikia izan du. Soilik Iruñean lortu du auto eta moto kopuru handi xamar bat biltzea: 250 inguru, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren arabera. Gainerako hiriburuetan, Bilbon hogei auto elkartu dira, eta Gasteizen, dozena bat.
Espainiako banderak eraman dituzte manifestariek. Iruñekoa hasi baino minutu batzuk lehenago, 60 bat pertsona elkartu dira eskuin muturrekoen aurka protesta egiteko. Espainiako Polizia horiek zaintzen jarri da.
Voxek Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea «kolapsatu» nahi zituen, auto ilarak sortuz, Espainiaren eta bere askatasunaren alde lelopean, Espainiako Gobernuaren dimisioa eskatzeko. Hainbat talde antifaxistak protesta egin dute. Bilbon zenbait oinezko eta auto gidarik
Iruñean atzo beste protesta antifaxista bat izan zen, eskuin muturreko zenbait pertsonak egunero 21:00etan Sarasate pasealekuan egiten duten bilkuraren aurrean. Orduan ere Espainiako Polizia jarri zen erdian, eta antifaxisten protesta eragozten saiatu zen. Ez, ordea, eskuin muturrekoena. Patxi Ruizen aldeko oihuak izan ziren antifaxisten protestan, Ahotsa.info atariak jaso duenez.
#FckVox
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) May 22, 2020
Orain manifestazioa Iruñeko Alde Zaharrean faxismoaren aurka. Polizia inguruetan dago pic.twitter.com/rujlZWpfyk
Voxek egunak daramatza Espainiako Gobernuaren aurkako mezuak zabalduz. Koronabirusaren kudeaketa dute horretarako aitzakia. Santiago Abascal buru duen alderdiak dio ´salbuespen egoera» ezarri duela Pedro Sanchezek gobernuak, eta eskubideak eta oinarrizko askatasunak murriztu dituela.