Vera deklaratzera deituko du EAEko fiskaltzak, GALi buruz esandakoengatik
BILBO. Rafael Vera Espainiako Segurtasuneko estatu idazkari ohiaren aurka diligentziak hasi ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako fiskal nagusi Juan Kalparsorok. Pili Zabalak —GALek bahitu, torturatu eta hildako Joxi Zabalaren arreba da— jarri zuen salaketa, Verak GAL «baliagarri» izan zela esan ostean. Deklaratzera deituko du Kalparsorok, «terrorismoa goratu» edo «biktimak gutxietsi» dituen ikertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu