Vallsen inguruko polemika handituz joan da Frantziako prentsan

2012ko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo, Le Monde egunkariaren webgunean gehien partekatutako artikuluetan bosgarrena zen Martini buruzkoa; eta Liberation-en,artikulu irakurrienetan seigarrena. Le Figaro-n, webguneko ataria Martinen argazkiarekin zuten. Paris Match-en , Aurore Martin, euskal pasionaria baten ibilbidea zen artikuluaren izenburu. Oro har, atxiloketei buruzko galderei erantzuten zuten artikuluetan, eta horren alde politikoa jorratu. Atxiloketaren aurkako kritikei ere tarte handia eman zieten, eta Valls Frantziako Barne ministroaren inguruan «polemika» hantzen ari dela azpimarratu. Gaur, Sud Ouest-ek elkarrizketa bat dakar Vallsekin. Han dio berak ez duela erantzukizunik operazioan, Justizia Ministerioarena dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.