Euskal Presoak

Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga euskal presoak askatu dituzte, baldintzapean

Behin-behinean izan dituzte preso orain arte.

Zaballako espetxea (Araba). JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
unai etxenausia
2021eko uztailaren 21a
13:43
Entzun

Baldintzapean askatu dituzte Usansoloko (Galdakao, Bizkaia) Valentilla Morisoli eta Ibarrangeluko (Bizkaia) Gaizka Astorkizaga Fito euskal presoak, bermea ordaindu ostean. Joan den urteko azaroaren 16an atxilotu zituzten, Jose de la Mata Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, eta behin-behinean izan dituzte preso orain arte. Iragan azaroaren 10ean eta 12an Muxikako eta Foruko bi tren geltokitan «sabotaje ekintzak eta margoketak» egin izana eta «terrorismoa goratzea» egotzi diete. Prozedura judizialak sekretupean jarraitzen du oraindik.

Morisoli Zaballako espetxean eta Soto del Realen (Madril) egon ondoren, Alcala-Mecon pasatu ditu kartzelaldiko azken asteak. Astorkizagak, berriz, Basaurin hasi zuen espetxealdia, eta Soto del Realen eman ditu azken asteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.