Valcalderan fusilatutako 52 pertsonak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan

IRUÑEA. 1936ko abuztuaren 23an Cadreitako Valcalderan (Nafarroa) fusilatu zituzten 52 lagunak gogora ekarri zituzten atzo. Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak bi tokitan banatu zuen omenaldia: lehena, Iruñeko espetxe zaharra zegoen orubean, bertatik atera baitzituzten; bigarrena, Cadreitan, hil zituzten lekuan. Ekitaldietan, Fusilatuen Senideen Elkarteak eskatu zuen gorpuak senideei itzultzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu