Uztailaren 18rako grebara deitu dute berriro Arabako zahar etxe pribatuetan

ELAk eta LABek lanuztera deitu dute, Arabako zahar etxe eta etxebizitza komunitarioen sektorean hitzarmen «duina» eta «kalitatezko zaintza» aldarrikatzeko.

Zahar etxeetako langileen manifestazioa. RAUL BOGAJO/FOKU
Zahar etxeetako langileen manifestazioa. RAUL BOGAJO/FOKU
2024ko uztailaren 1a
13:20
Entzun

36. greba eguna da jada, 2019an sektorerako lehen hitzarmen probintziala lortzeko borroka hasi zutenetik. Laugarren greba eguna izango da, aurtengo apirilean ELAk eta LABek negoziazio dinamika berri bati ekin ziotenetik. Bi sindikatuek jakinarazi dutenez, aurreko negoziazio mahaian beren aldarrikapenak proposatu ondoren, ekainaren 28an patronalak egin zuen proposamena ez zen nahikoa izan, «agerian utzi baitzuten sektoreko langileak prekaritatean iraunarazi nahi dituela». 

Sindikatuek adierazi dute borrokan jarraituko dutela sektoreko baldintzak hobetuko dituen hitzarmena lortzeko, eta patronalari eta administrazioei eskatu diete, beste behin, prozesuan inplikatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.