Uztailaren 14an mobilizatzeko deia zabaldu dute
BAIONA. Iaz bezala, aurten ere mobilizatzeko deia egin du U14 kolektiboak, uztailaren 14rako, Ez gara frantsesak lelopean. «Iazko manifestazioak erakutsi zuen bezala, gaur egun ere Frantziako besta nazionala gure herriaren asimilazio kultural, sozial eta politikoa bultzatzeko baliatzen da». Hori ikusirik, «erresistentziarako» deia egin dute. Ez dute zehaztu non izanen den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu