IRITZIA. EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

Uzkurtasunaren argian komunista berriak

2005eko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Duela lau urte baino herritar gutxiagok botoa eman dutela argi ikusita, erran daiteke gaurko gatazkak ez dituela nazionalista Frantzian erabiltzen den kualitatibo nagusia da hori, PNBtik ezker abertzale guzientzat guziak mugiarazi, ez eta espainolista guziak ere, nahiz azken horiek oraino gutxiago izan baziren, gure gatazka kronikoaren argitzea erraztuko zuen.

Poztu gaitezen hala ere gure etsai gogorrenen beherakadaz; ehun eta hogei milako boz gutxiago ez da ezer. Beste europar herrialdeei begira agian, eskuin muturraren bozak aski azkar gelditzen dira.

Bere erranahia ere badu, ehun eta berrogei eta hamar milako bat boz gutxiago bildu dituela gaurko lehendakariaren alderdi koalizioak, azken hauteskunde bereziei begira. 2001ekoetan bildu ezkerreko bozak ez ditu berriz erdietsi, eta agian ulertu daiteke, ikusiz ezker abertzaleek proposatu eztabaida gunea ukatu zuela.Nahiz lehen alderdi gelditu, lehengo absolutua ez izanez eta gutxienez indarren sendotzea ere ez lorturik, Ibarretxeren planaren etorkizuna zalantzan eman daiteke. Madrili eta kanpoari begira hala ere, EAJ-PNV separatista ez da ukatua. Ez da txarra.Gaurko hauteskundeetako irabazle orokorra ezkerra izan da, zoritxarrez espainolistak abertzaleak baino gehiago zenbakietan bederen; PSOEren diplomazia bihurriaren eragina. Oraino uzkur edo ezezkor, gure herriaren askatasuna, nortasuna indartzeko. Bakearen babesleak ez baina, Espainiako konstituzioaren zaintzaileak, bigarren indar politiko sendotua bihurtzen da euskal herrian. Berpizte oso bat izan da, euskal komunista berriei esker. Komunismoaren berpiztea agian? Batzuk legez kanpo eman eta, ehun eta berrogei mila boz pasaturik isilik egoteko arriskuan zirelarik oraino, dudarik gabe erran daiteke komunistei esker gatazka politikoaren konpontzeko protagonista ukatuak berriz taula gainera etortzen direla. Gaurko irabazle nagusiak horiek dira dudarik gabe, eta ber denboran euskal nortasunaren zaintzaile argienak, nahiz bortizkeria filosofia politiko bezala ezin onartu. Gure gatazka lehenbailehen konpontzeko, gaurko emaitzek mereziko zuten argazki kontrastatuago bat. Uzkurtasunak ere gainditu du nonbait zoritxarrez, eta urrats handiak egiteko aukerarik ez da izanen. Gutxienez, taula gainean berriz kontuan hartuko dira abertzale guziak, eta ez da gutxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.