Ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortzeko eskea

EH Bilduk, legez besteko proposamen batean, galdegin du baliabide gehiago bideratzeko ustelkeria ikertzera

2023ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Ustelkeria borrokatzeko baliabide gehiago nahi ditu EH Bilduk, eta, horretarako, legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, ustelkeriaren kontrako fiskaltza sortzeko, «iruzurra eta ustelkeria atzemateko eta ikertzeko baliabideak ez direlako aski». Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, Jaurlaritzari eskatuko diote urratsak egiteko fiskaltza sortzeko, «beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak» izan ditzan.

Estarronak gogorarazi du EAEko Fiskaltzak urtero salatzen dituela Ertzaintzarekin dituen «disfuntzioak», «komunikazio falta» eta «baliabide eskasia», eta Carmen Adan EAEko fiskal nagusiak legebiltzarrean azpimarratu zuela gaur egun «zaila» dela ustelkeriari eta delitu ekonomikoei legez jazartzea.

Gainera, EH Bilduk gobernuari eskatuko dio sei hiletan instantzia judizialekin egin dezala «polizia judizial integral» baterako proposamen bat. Ertzaintza polizia judizial integrala bilakatzea premiazkoa dela uste du Estarronak: «Kasu asko instrukzio fasean ixten dira, ikertzean zailtasun handiak dituztelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.