herri galdeketa

Usansoloko galdeketa babestu eta errespetatzearen alde agertu da EAJ

Azaroaren 23rako antolatu dute desanexioari buruzko erreferenduma.

Usansolo Herria plataformaren agerraldia, maiatzean. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2014ko urriaren 6a
14:01
Entzun

EAJko Bizkaiko batzarkideak Usansoloko galdeketa "ofizializatzearen alde" daude, eta emaitza "errespetatuko" dute, desanexioari buruzko erreferenduma bultzatzen duen taldeak jakinarazi duenez. Erreferenduma azaroaren 23an egingo du Usansolo Herria plataformak.

Galdeketaren aldeko talde eragileko kideetako bat, Javier Aurre, "ziur" dago Usansolon gehiengoak babestuko duela desanexioa. "Batetik, distantzia geografikoak banantzen ditu Usansolo eta Galdakao; bestetik, eskolak, osasun etxea eta halakoak baditugu, zergatik ez eduki udal propio bat?". Ostegunean Ibon Uribe Galdakaoko alkatearekin biltzeko asmoa dute.

Aurrek onartu du ezen, herritarrek desanexioa hautatu arren, ziurrenik ez dela gauzatuko agintaldia amaitu aurretik, arrazoi burokratikoengatik. Bizkaian 2004an izan zen azken desanexioa: Ziortza-Bolibar Markinatik banandu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.