Usansoloko batzorde kudeatzaile berria eratu dute

EAJko ordezkari batek EH Bilduko ordezkari bati utzi dio bere lekua, maiatzeko udal bozen emaitzak aintzat hartuta

Batzorde kudeatzaile berria, atzo. BERRIA.
2023ko urriaren 6a
00:00
Entzun
USANSOLO. Maiatzaren 28ko udal hauteskundeen emaitzak aintzat hartuta, EAJk ordezkari bat galdu du Usansoloko batzorde kudeatzailean, eta, hiru ez, bi baizik ez ditu atzo eratutako batzorde berrian. EH Bilduko ordezkari batek hartu du haren lekua. Usansolo Herria plataformak, berriz, bere zortzi ordezkariei eutsi die. Txapelenea baserrian eratu zuten batzorde kudeatzailea, erreibindikazio giroan. Udaletxearen rola bete zuen baserriak modu horretara, Usansolorentzat beste mugarri bat izandako egunean.

Batzordeak ez du tarte handirik 5.000 biztanleko herria kudeatzen hasteko. Izan ere, Bizkaiko 113. udalerria izateko, aurretik epaitegiek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Galdakaoko Udalaren helegiteak argitu beharko dituzte. Helegite horiek Espainiako Lurralde Politikako Ministerioak emandako ebazpen baten aurkakoak dira. Madrilek oztopatu egin du Usansolo udalerri gisa eratzeko prozesua, eta helegite horiek argitu arte batzorde kudeatzaileak ezingo ditu hartu herriaren inguruko erabaki garrantzitsuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.