Urtezahar gauean Uber gidari bat bortizki jo zuen bezero batek, autoa ebasten saiatzerakoan, eta ele arrazistak erran zizkion, France Bleu irratiaren arabera. Donibane Lohizuneko (Lapurdi) 23 urteko gizonezko bat da erasotzailea, eta Miarritzen egin zion eraso gidariari. Irratiaren arabera, behin baino gehiagotan jo zuen Uber enpresako gidaria aurpegian.
Irrati horrek zabaldutakoaren arabera, erasotzailea gidariaren autoarekin ihes egiten saiatu zen, baina autoaren jabeak ez zion utzi. Azkenean, erasotzaileak oinez ihes egin zuen, eta Poliziak atxilotu zuen handik gutira. Galdeketapean atxiki dute atzo arte, eta, atxilotuak onartu du erasoa egin izana. Prokuradorearen aitzinetik pasatu zen atzo eta auziperatu du «bortizkeriaz ebasten saiatzeagatik». Auzi saioa, Baionako auzitegian eginen da maiatzaren 27an. Arte horretan, auziperatua libre utzi du prokuradoreak kontrola judiziala pean.
Erasoa jasan zuen gidaria gau hartan berean artatu zuten, eta zortzi eguneko lan geldialdia jarri behar izan diote zauriengatik.