Epaitzeko eguna jarri diote Mikel Irastorza preso ohiari. Urtarrilaren 5ean izanen da, Parisen. Azkainen (Lapurdi) atxilotu zuten, 2016an, eta gaizkile taldeko kidea izatea leporatzen diote. Harekin batera atzeman zituzten Xabier Arin eta Denise Elizagoien kontrolpean aske utzi zituzten, auzitik kanpo.
Irastorzak ere epaitegiaren kontrolpean igaro ditu azken bost urteak. Kazetari lanetan aritu da. Madrilek ETAko kidetzat aurkeztu zuen atxilotu zutenean. Operazioa «ETAren aurkako kolpea» izan zela adierazi zuen, eta Irastorzari ETAren logistikan aritzea egotzi zion. Halere, 2017an aske utzi zuten, eskumuturreko elektronikoa jarrita.
Urtarrilaren 5ean epaituko dute Mikel Irastorza preso ohia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu