Urrutikoetxearen askatasun galdeaz, gaur ebazpena

2019ko abenduaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Kasazio Auzitegiak gaur emango du Josu Urrutikoetxea euskal presoa baldintzapean aske uzteko eskaerari buruzko erabakiaren berri. Dei Auzitegiak irailaren 11n atzera bota zuen haren abokatuen eskaera, eta Kasazio Auzitegira jo zuen defentsak. Aurtengo maiatzean atxilotu zuten Urrutikoetxea, Frantziako Alpeetan. Ekainean Dei Auzitegiak baldintzapean aske uztea erabaki zuen, baina preso segitu zuen Espainiaren eskaera bat zela eta. Madrilen bi euroagindu eta beste bi estradizio eskaera ditu, eta, horrez gain, Frantzia bi epaiketa egitekoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.