Urrutikoetxea errugabetzeko eskatu dute nazioarteko 10 lagun ezagunek

Ekhi Erremundegi Beloki.
2021eko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Joan den astean Parisko Zigor Auzitegian iragan zen Josu Urrutikoetxearen kontrako epaiketaren ondotik, hura errugabetzeko eskatu dute nazioarteko hamar pertsona ezagunek. Horien hitzetan, epaiketan agerian gelditu da azken hamarkadetan gatazkaren konponbidean izan duen rol «historiko eta erabakigarria». Hobengabetzea adierazita, beste gatazka batzuetan ere bake justu eta iraunkor batean oinarritutako konponbideak atxikitzen lagunduko luke epaitegiak. Terrorismoaren aurkako Frantziako Fiskaltzako prokuradoreak bost urteko kartzela zigorra eskatu du Urrutikoetxearentzat, 2011 eta 2013 artean gaizkile elkarte bateko kide zela frogatutzat emanik.

Hauek dira testuaren sinatzaileak: Gerry Adams, Sinn Feineko buruzagi historikoa; Bill Bowring, Londresko Unibertsitateko Birkbeck Collegeko irakaslea; Jonathan Cohen, Conciliation Resourceseko zuzendari exekutiboa;Brian Currin, nazioarteko bitartekaria; Didier Fassin, unibertsitateko irakaslea; Michael Keating, Bakerako Europako Institutuko zuzendari exekutiboa; Raymond Kendall, Interpoleko ohorezko idazkari nagusia; Thomas Lacoste zinegilea; Caroline Guibet Lafaye, Emile Durkheim zentroko ikerlaria; eta I. William Zartman, Paul H. Nitze Schooleko irakaslea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.