Urrezko Hirukia EAEko Ararteko erakundearentzat

2013ko ekainaren 28a
15:59
Entzun 00:00:0000:00:00

EHGAMek urtero ematen ditu Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak, ekainaren 28an. Gaur goizean, Bilbon, EAEko Ararteko erakundeari eman diote 2013ko Urrezko Hirukia, "afektibitate/sexualitatearen eta sexu eskubideen arloan egin duen lanagatik, modu berezian hezkuntza munduan". Trapuzko Espartina, berriz, Eusko Jaurlaritzarentzat izan da aurten, "Irango enbaxadorea ohore guztiekin hartzeagatik, gizarte politikaren eremuan diru laguntzak izugarri murrizteagatik eta batez ere Hezkuntza Sailak ez duelako bermatzen jakin ikasleek berdintasunaren eta sexualitate-afektibitatearen eremuetan jaso behar luketen heziera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.