Urrezko danborra

Urrezko Danborra Martin Berasategi sukaldariari ematea erabaki du Donostiako Udalak

Martin Berasategi sukaldariak jasoko du urtarrilaren 20an Donostiako Udalak ematen duen merezimendu sari handiena: Urrezko Danborra. PPk ezik, Udaleko gainerako alderdi guztiek Berasategi ohoratzearen aldeko botoa eman dute. Asturiasko printze Felipe Borboikoa saritzea proposatu dute PPkoek.

2004ko abenduaren 13a
16:12
Entzun
Donostiako udalerritik kanpo bizi arren hiriaren sustapenean nabarmendu diren pertsonak zein elkarteak omentzea da Urrezko Danborraren helburua. Honakoek jaso dute saria 1990etik:

1990: Emil Zatopek eta Paco Ramos

1991: Antton Lafont eta Marino Lejarreta

1992: Luis Irizar

1993: Jose María Odriozola eta Sociedad Tour de France

1994: Xabier Oliver eta Miguel Atutxa

1995: Justo Segura, Carmelo Urza

1996: Antton Mercero, Araceli González Campa eta Fernando Martín de Argenta

1997: Felipe Ernesto Muguerza eta Alfredo Di Stefano

1998: Javier Gil de Biedma eta Elías Querejeta

1999: Ainhoa Arteta

2000: Jose María Olazabal

2001: Diego Galán

2002: Ricardo Etxepare

2003: Chillida-Leku
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.