Urratsak eskatu ditu Egin Dezagun Bideak

Gobernuei eta alderdiei esan die presoen gaia agendan izateko unea bakarrik ez urratsak egitekoa ere badela

Egin Dezagun Bidea mugimenduak  urtarrilaren 7an Bilbon antolatu zuen manifestazioa. CONNY BEYREUTHER / ARGAZKI PRESS.
Oihana Elduaien Uranga.
Donostia
2012ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal presoen gaian «neurri zehatzak» hartzera igaro behar delaohartarazi die Egin Dezagun Bidea mugimenduak alderdi politiko eta gobernuei. Gaia agenda politikoan daukatela «agerikoa» dela diote mugimenduko kideek, baina urratsak egiteko garaia ere badela eman diete aditzera «eremu horretan modu batera edo bestera ardurak dituzten agintari, erakunde eta alderdi politikoei».

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroari eta Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari eskaera zehatz bat ere egin diete: «Erantzukizunez jokatzeko eskatu nahi diegu, hau da, kartzela politika ez dadila gehiago preso politikoen oinarrizko eskubideak urratzeko erabili». Nagore Garciak eta Jon Garaik Donostian emandako prentsaurreko batean azaldu dutenez, urtarrilaren 7an argi ikusi zen euskal gizartearen gehiengoaren nahia euskal presoen eskubideak errespetatzea dela. Aresi eta Fernandezi, baina, «gehiengoaren nahia saihesten» aritzea egotzi die. Jarrera aldatu behar lukete, Egin Dezagun Bidea mugimenduaren irudiko: «Gatazka eta konfrontazioa elikatzeko parametroetatik atera eta konponbidea elikatzeko irizpideen arabera aldadadila». Horretarako, aurreneko urratsa preso eta iheslari politikoen inguruko erabakiak hartzeadela ekarri diete gogora.

Gainerako alderdi eta eragileei ere antzeko eskaera egin diete: «Euskal preso politikoen aurkako espetxe politika konponbidearen gakoetara eramateko», hain justu.

Bihar, mobilizatzeko deia

Presoen aurkako «muturreko egoerak» aldatzeko mobilizatzen jarraitu behar dela uste du Egin Dezagun Bidea mugimenduak, eta horretarakoxe deia egin die herritarrei. Bihar, hileko azken ostirala denez, herri, auzo eta hirietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko eskatu du. Espainiako eta Frantziako gobernuei egotzi dien «itxikeria» apurtzeko bidea eremuz eremu presoen eskubideen aldeko lana antolatzea eta indartzea dela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.