Urkulluren ustez,«erabat bidegabeak» dira Urkijok egin dituen kritikak

PSE-EEk lehendakariari eskatu dio «ekintzen bidez» konpromiso irmoa erakusteko ETAren biktimei

Erredakzioa
Gasteiz
2014ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Txema Urkijo kargutik kendu zuenetik lehen aldiz mintzatu da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Haren ustez, «erabat bidegabeak» dira ETAren biktimen alorrean Eusko Jaurlaritzako aholkulari izandakoak azken egunetan egin dituen kritikak, eta berretsi du hura kargutik kendu dutela «lan metodologian» ez zuelako bat egiten Jonan Fernandezen lantaldearekin. «Hori izan da arrazoi bakarra», azpimarratu du Urkulluk, eta kanporatzea «erabaki administratibo hutsa» izan dela adierazi du.

Hitz horiekin erantzun ditu lehendakariak Urkijok herenegun eginiko kritikak. Bake eta Bizikidetza Idazkaritzako kide ohiak Urkulluri leporatu zion «nahikoa keinurik» egin ez izana ETAren biktimen aurrean. Urkullurentzat hori ez da hala, eta esan du«konpromiso irmoa» duela Jaurlaritzak haiekin. Horren harira, salatu du «zenbait alderdik» Urkijorekin gertatutakoa eta biktimen gaia, oro har, «erabiltzen» ari direla euren intereserako.

PSE-EEk, aldiz, esan du berak ez duela biktimen mina erabiltzen eta azpimarratu du «oraingoz» Jaurlaritzak ez duela erakutsi Urkulluk aipatutako «konpromisoa». «Ekintzekin ikusi nahi dugu hori hala dela eta baita ere lehentasuna dela ETAren amaiera eta ez beste ezer».

ETAren biktimen talde batek, berriz, Urkijoren kargugabetzea kritikatu du eta haren lana nabarmendu. Agiriaren sinatzaileen artean daude Ixabel Lasa, Gorka Landaburu, Jose Ramon Rekalde eta Fernando Buesaren senideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.