GASTEIZ. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak bilera sorta bat egin du Eusko Legebiltzarreko oposizioko taldeekin, eta, horiek amaituta, baikor azaldu da Urkullu, Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu duenez: «Gobernuak entzuten jarraituko du, eta oposizioko taldeei erantzungo die».
Atzo Maddalen Iriarte eta Miren Gorrotxategi EH Bilduko eta Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileekin elkartu zen Urkullu. Iriarte bat etorri zen Jaurlaritzaren kezkekin, baina «gobernantza eredua» aldatzeko eskatu zion. Gorrotxategi, berriz, kezkatuta azaldu zen txertaketa kanpainaren «deskoordinazioarekin».
Urkulluk ontzat jo du oposizioarekin eginiko bilera sorta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu