Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk kargu hartu dio Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariari Sud Ouest egunkariari emandako elkarrizketa batean, eta gatazkaren ondorioen inguruko «zenbait datu» ez jakitea leporatu dio. «ETAk bost lagun hil ditu Frantzian, eta hemen 850 inguru, horrek dakartzan ondorio politiko eta sozial guztiekin», esan du.
Kanboko ekitaldia aurkeztean, Etxegaraik esan zuen «mugaren alde horretan» animoak ez daudela prest zenbait ekitaldi egiteko: «Espero dut, noizbait, gauzak hemen pasatzen diren bezala pasatzea han». Adierazpenok ez zaizkio gustatu Urkulluri, eta gogorarazi dio Aieteko Konferentzia Hego Euskal Herrian egin zela.
«Guk 11. 000 milioi euroko aurrekontua kudeatzen dugu», oroitarazi dio Urkulluk Etxegarairi —askoz aurrekontu apalagoa du Euskal Elkargoak—. «Dudarik gabe, hiru erkidego daude, Frantzian, Nafarroan eta Euskadin, baina lehendakari bakarra dago, eta hori, apaltasun faltsua albo batera utzita, hemen dago», esan du Urkulluk Sud Ouest egunkariak jasotakoaren arabera.
Urkulluk kargu hartu dio Etxegarairi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu