Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Labiren bilerara deitu du ostiral honetarako, egungo egoera epidemiologikoa aztertzeko eta balizko neurri berriak hartzeko. Datorren asteazkenerako zegoen aurreikusita hurrengo Labiaren bilera, baina azken egunotan kutsatuen kurbak goranzko joera hartu du, eta baliteke indarrean dauden neurriak gogortzeko erabakia hartzea. Besteak beste, etxeratze ordua aurreratzea.
Gaur arratsaldean batzartuko da, Madrilen, Lurralde Arteko Osasun Kontseilua, eta bertan erabakiko dute etxeratze ordua aurreratzea, besteak beste. Urkulluk herenegun aurreratu zuen Jaurlaritzak zer neurri proposatuko dituen bilera horretan. Besteak beste, etxeratzeko ordua 20:00etara aurreratzea eta bilerak lau lagunera mugatzea proposatuko du.