ERMUA. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk atzo adierazi zuen Ermuko (Bizkaia) PPko zinegotzi Miguel Angel Blancoren hilketaren osteko mobilizazioak gizarteak biktimekiko erakutsitako «konpromisoaren» adierazle izan zirela. Halere, uste du gizartearen zati batek oraindik ez duela onartu indarkeria ez zela bidezkoa izan.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Urkulluk azaldu zuen herritarren konpromisoa hazi egin dela urteek aurrera egin ahala, eta gehitu igandeko ekitaldia horren erakusle izan behar dela. Gogora institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok ere bide beretik jo zuen. Onda Vasca irrati katean esan zuen beharrezkoa dela iraganaren gaineko «gogoeta zintzo bat» egitea, eta «positiboa» litzatekeela denek gertatutakoaren «gaitzespen irmoago bat» egitea.
Espainiako Barne ministro ohi Jaime Mayor Orejak, berriz, Urkulluren eta Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezen aurka egiteko baliatu zuen eskuineko eta eskuin muturreko zenbait kiderekin egindako ekitaldia. «Ermuko izpiritua hil nahi izatea» egotzi zien biei.
Urkulluk eskatu du onartzeko indarkeria ez zela justua izan
Mayor Orejak «Ermuko izpiritua hiltzen» saiatzea egotzi die lehendakariari eta Espainiako gobernuburuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu