Urigoitia eta Garate oroitzearen aurka jo du epaileak
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Otxandioko Udalaren (Bizkaia) aurkako epai bat. Bilboko Auzitegiak udalari agindu zion Luzia Urigoitia tiroz hildako ETAko kidea eta Ruben Garate euskal presoak sakabanatzeko politikaren ondorioz istripuz hildako herritarra oroitzeko muralak kentzeko. Udalak helegitea jarri zuen, eta EAEko Auzitegi Nagusiak instrukzio epailea babestu du. Garateren kasuan, epaileak gogora dakar udalak plaka bat jarri zuela Garate sakabanaketa politikaren biktimatzat aitortuz; «aukera ideologiko batetiko atxikimendua» azaltzea egotzi dio udalari. Urigoitiaz, epaileak txarretsi du hura oroitzeko muralean ez dagoela ETAko kidetzari buruzko erreferentziarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu